XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dashiell Hammet, euskaraz Gizon argala (, 1932; Koro Nabarroren itzulpena) Dashiell Hammetten azken nobela izan zen, nobela beltzeko maisuaren benetako thriller bat, detektibe-istorioa honelako liburu batek behar dituen osagai guztiekin: hilketa, desagerketa, susmagarri franko, tipo gogorrak, neska kaskarinak, elkarrizketa bizi ugari eta batez ere, guztia bustitzeko, whisky asko.

Doshiell Hammet izaera guztiz erakargarriko gizona genuen, biografien arabera.

Hirietatik urrun jaio zen, nekazal giroan 1894.ean.

Hamairu urte zituela mandatuetako morroi hasi zen Baltomoreko trenbidetan, beste hainbat ogibidetan ere aritu zen, eta geroxeago, Pinkerton detektibe-agentzian, San Franciscon.

Hortik aterako ditu bere istorioak idazteko gaiak Black Mask aldizkarirako hainbat ipuin idatzi zituen, gero liburuetan bilduak, eta horrez gain sei elaberri.

Sekulako eragina izan zuen, bai zinema beltzaren sorreran, bai haren pertsonaiengan oinarritutako telesailetan, bai generoko idazlanetan: beldurrik gabe esan liteke polizi istorioak denborapasako irakurgaiak izatetik benetako literatura izatera iragan zirela, literatura beltza deritzana Hammetti, eta honengandik hainbeste ikasi zuen Raymond Chandlerri esker.